2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

PLE-aren definizioa

PLE-a oinarritzen den teorietako bat konektibismoa da. Adell eta Castañeroren iritzitan, konektibismoa era digitalerako ikaskuntzaren teoria bezala definitzen da. Hau azkeneko urteetan ikaskuntzan inpaktu gehien izan duen teoriatako bat da.  Konektibismoa teoria ezberdinen ideiak jasotzen ditu: kausaren teoriarenak, konplexutasunarenak eta auto-antolakuntzarenak.  

Daunsek (2006) jakinduria konektiboaren kontzeptua aipatu zuen, hau da, jakinduria ez dagoela inon lokalizatua eta ondorioz ezin daitekeela era hutsean transferitu; jakindurian, esperientzian eta interakzioan oinarritutako konexio sarea da. Konexio horiek gure PLE-ari esker antolatzen eta agertzen dira. 

Siemensek (2005) konektibismoaren oinarriak zehaztu zituen eta  Castañedarekin batera honela laburbildu zuen: jakinduria iritzi ezberdinei lotuta dago. Ikasteak, nudo eta informazio iturri espezializatuak konektatzean datza. Gaurkotzea, jarduera konektibista guztien helburua da. Erabakiak hartzea berezko ikaskuntza prozesua da.

Ikuspuntu pedagogikotik, Adell eta Castañedak diote PLE-a ondorengoa dela: es un conjunto de herramientas, fuente de informacion, conexiones y actividades que cada persona utiliza de forma masiba para aprender". 

Beraz, PLE-a ikasleak erabiltzen dituen estrategietan, prozesuetan eta esperientzetan  oinarritzen da. 



Bibliografia:
"Nuevos escenarios de aprendizaje digital ( 2.ª edicion)" mooc-etik ateratako apunteak.

2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata

PLE-aren jatorria

Noiz eta nondik sortzen dira?
2007an gure ingurunean horien inguruan hitz egiten hasi, hala ere, autore askoren arabera betidanik existitu izan dira. Ikasle guztiok beti izan dugu bat, nahiz eta horren inguruko kontzientziarik ez izan. Interneten zabalkuntzak, batez ere sare sozialen zein WEB 2.0ren zabalkuntzak, PLE-aren inguruko gogoeta zabaldu du.

Norentzat?
Ikasleentzat dela pentsatu izan da. Ikasleok gure PLE-ak sortu behar ditugu kontziente izateko ikasteko zer behar dugun edo zer erabiltzen dugun. Hala ere, Caberok dio, PLE-ak ikasleengan zein irakasleengan eragina duela. Baina zergatik? PLE-ak sortzeak, filosofia aldaketa eragiten duelako hezkuntzan, estrategia metodologiakoak aldatzera. Ikasleek nola ikasten duten ikusi behar dugu, ondoren euren bidea erraztu ahal izateko. Beraz, irakasleei antolakuntza organizatiboa aldatzera daramatzate.
Hauek definitzeko bi bide daude:

  •          Teknologikoa edo  instrumentala: tresneria nola erabili behar dugun aztertzen da.
  •    Didaktikoa edo pedagogikoa: estrategikoki PLE-a eraikitzeko kontuan zer izan behar dugun.  PLE-aren eraikuntzan bi alderdi dira garrantzitsu:
    •    Ikaslea bere ikaskuntzaren jabe izatea 
    •     PLE-a betirako ikaskuntza horretan baliabide interesantea izatea. 




Bibliografia: 
"Nuevos escenarios de aprendizaje digital ( 2.ª edicion)" mooc-etik ateratako apunteak.




2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Mooc: modulu 2

Mooc kurtsoa: Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)
Mooc mota: Mooc hibrido
Plataforma: Miriadax
Linka: https://miriadax.net/web/nuevos-escenarios-de-aprendizaje-digital-2-edicion-/inicio
Ezaugarriak:
  • cMooc-aren eta xMooc-aren arteko konbinaketa da.
  • Parte hartzaileen elkarlana sare sozialen bidez bultzatzen du.
  • Mota desberdinetako ariketak egin behar dituzte; batzuetan taldeka, beste batzuetan banaka.
Mooc kurtsoa: Marketing en un Mundo Digital
Mooc mota: xMooc
Plataforma: Coursera
Linka: https://es.coursera.org/learn/marketing-digital
Ezaugarriak:
  • Kontzeptuetan eta zereginetan oinarritzen da. 
  • Ebaluazioari begira, ikasleek galdetegiak egin beharko dituzte, lanak entregatu eta ikaskideen lanak zuzendu.
  • Edozein pertsonak lehenengo mailako ezagutzak eskuratuko ditu, hau da, ez inolako ezagutzarik izatea eskatzen.
Mooc kurtsoa:  Aprendizaje Basado en Proyectos (2ª edición)
Mooc mota: cMooc
Plataforma: educaLAB
Linka: http://mooc.educalab.es/courses/INTEF/INTEF1515/2015_ED2/about
Ezaugarriak:
  • Ikasleen arteko harremanari garrantzia ematen zaio.
  • Ikasleek euren artean ideiak trukatu beharko dituzte.
  • Sare sozialen erabileran oinarrituta.
  • Ikaskuntza aktiboa eta parte hartzailea.

Nunca había escuchado nada sobre este tipo de moocs. La verdad es que solo he realizado dos moocs y los dos en la universidad:uno en segundo de carrera, en la asignatura de Ikastetxearen Antolakuntza, y el otro, este año (este mooc). Para mi este tema es totalmemte nuevo, porque cuando hicimos el otro mooc, en ningún momento se nos explico los tipos de mooc. Aun así, gracias a esta actividad he podido aprender sobre ello.

Por ultimo, debo decir, que no me ha resultado fácil encontrar los moocs que la actividad pedía, ya que en muchas ocasiones no estaba muy segura de si se trataba del tipo de mooc que estaba buscando. He tenido que analizar profundamente cada curso y aun así no me ha sido fácil ya que en la mayoría me he tenido que inscribir para poder analizarlos bien. Ademas, en ocasiones he encontrado moocs que ya se habían realizado y que no he querido poner en la actividad.

Ultima modificación: 12/12/2016

#ehumooc15

2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

Hasiko gara!

Kaixo! 
Oraindik aurrera blog hau unibertsitatean dudan beste irakasgai bati bideratuta egongo da. Ikusi ahal izango duzuen bezala, Mooc batean parte hartzen ari gara " Nuevos escenarios de aprendizaje digital" deiturikoa. Honetan informazio desberdina jasoko dugu, jarduerak egin eta testak burutu. Hortaz, hemen, egin beharreko gauza horietaz hitz egingo dizuet.