2014(e)ko urria 26, igandea

Bigarren asteko gogoeta

Klase teorikoan WEB2.0-ri buruz aritu gainen. Horren inguruko hainbat kontzepturi buruz mintzatu ginen; estandarizazioa, bernahasketa, konbergentea, partehartzea, erabilerraztasuna eta ekonomia. Kontzeptu horien barnean beste hainbat kontzeptu daudela behatu genuen eta horiek banan banan azaldu genituen. Horietako hitz asko ezagunak egiten zitzaizkidan, baina ez informatikaren munduan duten esanahaiagatik.

Praktiketan ere gauza desberdinak landu genituen. Osteguneko praktikan, power pointak. Askotan ikasgelako kideen aurrean azalpenak egiten ditugunean power pointa erabiltzeko ohitura dugu, baina beti ez dugu modu egokian egiten. Zergatik? Informazioari begira, letra tamaina, kolorea, kopurua, etab egokiak ez direlako.
  • Erabiltzen dugun letra 24/28koa izan behar du, urrunean dauden ikasleak irakurri ahal izateko. 
  • Kolorearekin gauza bera gertatzen da, kolore oso argiak jarriz gero, entzuleek ezingo dute jarritakoa irakurri.
  •  Informazioa argia izan behar du eta ez dira hitz asko agertu behar, entzuleak aditasuna galtzeko ohitura duelako letra asko ikusten duenean.
Ondoren power pointean jarri ahal den animazioari buruz eta orokorrean, dauden dokumentu desberdinei buruz mintzatu ginen (irudiak eta soinuak gordetzeko). Dokumentu desberdinak bazeudela banekien, baina bakoitzaren ezaugarriak ez nituen ezagutzen orain arte inork azaldu ez didalako.

Ostiraleko praktikan, dokumentua konprimitzen eta deskonprimitzen ikasi genuen. Geroago consigna.ehu.es webgunean aritu ginen. Hau baliagarria zaigu lan taldeak egiten ditugunean gure taldekideek guk jarritako dokumentua eskuratu ahal izateko. Orain arte, drive moduko baliabideak erabiltzen genituen horretarako.

Behin horrekin amaitu genuela, copyscape lantzen hasi ginen. Honen bidez kopiatu egin diguten edo ez jakin dezakegu. Ez nekien halako tresnarik zegoenik, ez baitut inoiz horren ikonorik webgunean batean ere ikusi; izan liteke, inoiz fijatu ez izana.

Amaitzeko story bird-en aritu ginen. Honen bidez ipuinak egin ahal ditugu eta ondoren interneten argitaratu. Nik asmatutako ipuina hurrengo argitalpenean ikusi ahal izango duzue.

2014(e)ko urria 17, ostirala

Lehenengo asteko gogoeta

Informatikaren inguruko irakagai hau nire interesekoa dela badakit, informatika beti izan baita nire gustuko arloa. Hala ere, oso trebea ez naizela esan behar dut.

Aste honetan saio teoriko bat eta bi saio praktiko izan ditugu. Saio teorikoan ezagutzazko gizarteari buruz aritu ginen eta egia esanda, ez nuen horren inguruko ideiarik, hori dela eta, nire burua nahiko galduta ikusi nuen.

Praktikan ordea, blogari buruz mintzatu ginen. Ez naiz sekula horrelako gauzetan aritu, baina nire neba informatikoa izanda, behin baino gehiagotan horretan aritzen ikusi dut. Oraingoan ordea, ni izango naiz blogaren arduradun. Beraz, nire aldetik posible den guztia egingo dut blog honek arrakasta izan dezan.

Esperientzia berri honek, irakasgaiarekin batera, aukera emango dit informatikaren inguruan gehiago jakiteko eta gure gizartearen gertatzen diren aldaketak hobeto ulertzeko.

Hemendik aurrera blog honetan astero klase teoriko nahiz praktikoan egindakoaren inguruan hausnarketa bat egingo dut.