2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Bostgarren asteko gogoeta

Aste honetan ere, klase magistralean, bi aurkezpen izan ditugu. Aurkezpen biak gai beraren inguruan izan dira: horizonte proiektua. Biak gai beraren inguruan aritu badira ere, bakoitzak puntu batetik aztertu du. Bigarren aurkezpenekoek MOOC ( Massive Online Open Course) deituriko kontzeptu bat aipatu dute. Hauek doihanik edo oso gutxi ordainduz eta inolako mugarik gabe guztientzat zuzentzen diren online ikastaroak dira, Arlo honetan agertu diren kontzeptu asko bezala, ez nekien hau existitzen zenik.

Praktikan webquest metodologia landu dugu. Ez nekien halako metodologiarik erabiltzen zenik, ez baitut inoiz hori erabili. Metodologia asko gustatu zait, azken finean umeak teknologiaren munduan murgiltzen laguntzen dituelako.Gauza guztiek bezala, bere abantailak eta desabanailak dituela argi dago. Abantailetan zentratu beharrean, desabantailetan zentratuko naiz. Nire ustez, halako metodologiek, irakaslearen rola bigarren plano batean geratzea eragiten dute eta gaur egun, ez dut uste halako jarrerarik behar dugunik. Teknologiak gizakiei lana kentzen ari dira, horrela langabezia tasa handituz. Baina horregatik ezin ditugu alde batera utzi, gizartearen aurka, aurrerapenen aurka, aritzea izango litzatekeelako. Beraz, horien erabilera bultzatu behar badugu ere, ezin dugu ahaztu gu geu garela gure gizartearen jabe.



Ardoraren inguruan mintzatu gara, horretarako java instalatuta izan behar genuen gure ordenagailuan. Nik zailtasunak izan ditut hori instalatzeko, ordenagailuak ez zidalako uzten. Azkenean instalatzea lortu dudanean, ardorak java erabiltzea eskatu dit baina ordenagailuak horren erabilera blokeatu dit eta ez dit ezer egiten utzi. Gainontzekoei antzeko zerbait gertatu zaienez gero, ardoraren funtzionamendua nolakoa den beste egun baterako utzi dugu.

Padlet weborrialdean muroak nola egiten diren aztertu dugu. Egia esanda, ez naiz inoiz gauza horietan trebatu, beraz, hau nire lehenengo aldia izanda, nahiko ondo moldatu naizela esan dezaket. Badakit muroak ez ditudala unibertsitatean egin beharko, baina etorkizun batean ziur nago zerbaitetarako oso baliagarria izango zaidala. Ondorengo linkean, nik eraikitako muroa ikusi dezakezue: http://es.padlet.com/wall/31tc9q2lcmnq


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina