2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Seigarren asteko gogoeta

Klase teorikoan nire taldeari tokatu zitzaion aurkezpena egitea eta haurrek interneten aurkitu ditzaketen arriskuei buruz aritu ginen. Gai hau oso sakona da, nahiz eta guk asko ez sakondu. Gaur egun, geroz eta arazo gehiago sortzen dira umeek internet modu egokian erabiltzen ez dakitelako. Baina euren errua da? Nire ustez ez.  Agian norbaitek hori erabiltzen irakatsi beharko lieke. Badakit hori esatea oso erraza dela, baina ez dut uste, momentuz behintzat, beste modurik dagoenik halako arazoak sahiesteko.

Power point-a egiteko momentuan, klasean honi buruz esandakoa kontuan izan genuen:6x6x6-ko erregela, tamaina, kolorea, etab.

Ondoren, nire taldeak aurkezpenean jarritako bideoa ikusi ditzakezue. Honek interneteko arriskuek ekar ditzaketen ondorioez hitz egiten du.




Praktikan, educaplay weborrialdean aritu ginen. Honetan jarduera desberdinak asmatu genituen; nire taldekideak eta biok gurutzegrama eta letren sopa bat asmatu genuen. Oso baliagarria iruditu zitzaidan lehen hezkuntzan txikitxoekin aritzeko, ariketa oso errazak eta ulergarriak prestatu daitezkeelako.

Komikiak egiteko weborrialde ezagutu genuen, Pixton deiturikoa.  Asko gustatu zaitzaidan baliabide hau, baina nire ustez baditu bi akats oso larri. Batetik narratzailerik jarri ezin izatea. Eskolan beti irakatsi digute ipuinetan nahiz edozein kontakizunetan narratzaile bat dagoela. Beraz, hau eskolara eramanez gero, umeek ez lukete narratzailearen rola zein garrantzitsua den ulertuko. Bestetik, pertsonaiak nahi ditugun moduan kokatzea ez dela oso erraza; pila bat buelta eman behar diogu pertsonaiari nahi dugun posturan kokatzeko.

Andererekin batera eginiko komikia da ondorengoa:
Ondoren GoAnimateren inguruko bideo bat ikusi genuen. Go animate, Pixtonen antzera, Eskola 2.0n erabiltzen den baliabidea da. Honekbideoak modu erraz batean sortzeko aukera ematen dizu.

Amaitzeko, ondorengo kontzeptuen inguruan aritu ginen: PLE ( personal Learnig Environment),LMS (learning management system) eta MOOC ( massive Online Open Course). Horietatik azkenekoa ezaguna egiten zitzaidan, aurreko klaseren batean horren inguruan hitz egin genuelako. Gainontzeko biak ezezagunak ziren, baina behin horien azalpena entzunda, nire ezagutzekin lotzeko aukera izan nuen. Adibidez LMS, moodle eta e-gela bezalako orrialdeak direla ikasi nuen.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Bostgarren asteko gogoeta

Aste honetan ere, klase magistralean, bi aurkezpen izan ditugu. Aurkezpen biak gai beraren inguruan izan dira: horizonte proiektua. Biak gai beraren inguruan aritu badira ere, bakoitzak puntu batetik aztertu du. Bigarren aurkezpenekoek MOOC ( Massive Online Open Course) deituriko kontzeptu bat aipatu dute. Hauek doihanik edo oso gutxi ordainduz eta inolako mugarik gabe guztientzat zuzentzen diren online ikastaroak dira, Arlo honetan agertu diren kontzeptu asko bezala, ez nekien hau existitzen zenik.

Praktikan webquest metodologia landu dugu. Ez nekien halako metodologiarik erabiltzen zenik, ez baitut inoiz hori erabili. Metodologia asko gustatu zait, azken finean umeak teknologiaren munduan murgiltzen laguntzen dituelako.Gauza guztiek bezala, bere abantailak eta desabanailak dituela argi dago. Abantailetan zentratu beharrean, desabantailetan zentratuko naiz. Nire ustez, halako metodologiek, irakaslearen rola bigarren plano batean geratzea eragiten dute eta gaur egun, ez dut uste halako jarrerarik behar dugunik. Teknologiak gizakiei lana kentzen ari dira, horrela langabezia tasa handituz. Baina horregatik ezin ditugu alde batera utzi, gizartearen aurka, aurrerapenen aurka, aritzea izango litzatekeelako. Beraz, horien erabilera bultzatu behar badugu ere, ezin dugu ahaztu gu geu garela gure gizartearen jabe.



Ardoraren inguruan mintzatu gara, horretarako java instalatuta izan behar genuen gure ordenagailuan. Nik zailtasunak izan ditut hori instalatzeko, ordenagailuak ez zidalako uzten. Azkenean instalatzea lortu dudanean, ardorak java erabiltzea eskatu dit baina ordenagailuak horren erabilera blokeatu dit eta ez dit ezer egiten utzi. Gainontzekoei antzeko zerbait gertatu zaienez gero, ardoraren funtzionamendua nolakoa den beste egun baterako utzi dugu.

Padlet weborrialdean muroak nola egiten diren aztertu dugu. Egia esanda, ez naiz inoiz gauza horietan trebatu, beraz, hau nire lehenengo aldia izanda, nahiko ondo moldatu naizela esan dezaket. Badakit muroak ez ditudala unibertsitatean egin beharko, baina etorkizun batean ziur nago zerbaitetarako oso baliagarria izango zaidala. Ondorengo linkean, nik eraikitako muroa ikusi dezakezue: http://es.padlet.com/wall/31tc9q2lcmnq


2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Laugarren asteko gogoeta

Klase magistralean bi aurkezpen izan genituen. Lehenengo aurkezpenekoek egungo gizartea eta eskolaren ezaugarriak azaltzen hasi ziren, gure gizartea teknologiaren menpe dagoela jakinaren gainean utziz. Erabat ados nago eurek esandakoarekin, gaur egun, denok neurri batean teknologiaren beharra dugulako.

Teknologia dela eta, hezkuntza sistema berriztatu dela adierazi zuten. IKT-ak eskoletan txertatu dira eta horrek arazoak sortu ditu zenbaitetan, izan ere, irakasle askok ez dakite teknologia modu egokian erabiltzen. Praktika aldian aritu nintzenean, irakasleak teknologia ez menperatzea erabat normala zela ikusi ahal izan nuen. Egia da, irakasle helduek gazteek baino zailtasun gehiago izaten dituztela hauek menperatzeko, izan ere, ez dira teknologien artean hazi. Hala ere, praktika aldian, gazteek ere hauek menperatzeko zailtasunak dituztela ikusi ahal izan nuen. Beraz, irakasleok, teknologiek gidatutako gizarte honetan rol garrantzitsu bat izaten jarraitu nahi badugu, asko ikasteko dugu oraindik.

Bigarren taldea haurrek interneten aurki ditzaketen arriskuei buruz aritu zen. Nire ustez, erabat normala da gurasoek beldur izatea umeek sarean aurkitu dizateketenari buruz, komunikabideetan geroz eta gauza gehiago entzuten direlako umeek sareetan izaten dituzten arazoei buruz. Beraz, umeek sarean zer egiten duten kontrolatu beharko genuke eta askatasun gehiegirik ez eman. Txikitatik sarean ondo aritzen irakatsi behar zaie; norberaren datuak edonon edo edonori ez ematen, ezezagunekin ez hitz egiten, etab.





Praktikan irakasleak APA-ko arauei jarraituz bibliografia nola egin behar dugun azaldu zigun. Orain arte irakasle bakar batek ere ez digu halakorik azaldu, nahiz eta lanetan gaizki egiten genuela ikusten zuten. Lan ia guztietan bibliografia egin behar dugula kontuan hartuz, bai orainaldirako  bai etorkizunerako azalpen hau oso baliagarria izan dela uste dut.

Ondoren word-a landu genuen. 

Informazioa bilatzean, bibliografia gordetzeko modu desberdinak ikusi genituen. Nik orain arte, bibliografia word batean apuntatzen nuen, baina irakasleak on-line-n gordetzeko moduak irakatsi zizkigun. Horretarako hiru orri desberdin aztertu genituen: Delicious, Digo eta Konnote. Lehenengo orrian, harpidetu beharra dago eta ezkerreko aldean, "link"jartzen duen tokian, gure linkak gordetzeko aukera ematen digu. Modu pribatu nahiz publikoan gordetzeko aukera dugu. Horretaz gain, link horren garrantzia edo interesa gogoratzeko, azalpen txiki bat jarri dezakegu.

Bideo asko ikusi genituen eta horien ezaugarriak aztertu genituen. Lehenengo "Los grandes educadores" deituriko bideoa ikusi genuen. Horretan agertzen zen soinua oso lasaia zen, lo geratzeko modukoa. Gainera autore eta autore horiek esandako esaldi asko agertzen ziren, behin eta berriro hitz desberdinez gauza bera adieraziz. Bideo bera hainbat aldiz ikus genuen, baina soinu eta modu desberdinean kontatuta,



Geroago " Por cuatro esquinitas de nada" bideo ikusi genuen. Hau ere, oso modu desberdinetan kontatu daitekeela ikusi genuen. Batzuetan musika agertzen zen, beste batzuetan ordea, istorioa ume batzuen ahotsez kontatuta zegoen; bideo bakoitzak bere ezaugarriak zituen, bideoa berezi eta gainontzekoetatik bereizi egiten zuena.



Amaitzeko "El maltrato sutil" ikusi genuen. Honen helburua entzulea hunkitzea da eta horretarako ahots eta erregistro egokia erabiltzeaz gain, istorioarekin bat datozen irudiak aukeratu ditu egileak.





2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Hirugarren asteko gogoeta

Klase magistralean, lehenengo aurkezpena izan genuen. Ikaskide hauen gaia "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" zen. Lan hau egiteko irakasleak emandako testua landu behar izan zuten eta horretaz gain, eurek aurkitutako informazioaz baliatu ziren. Herrialde batzuetan erabilitako metodoak azaldu zituzten eta horretarako bideo batzuez baliatu ziren.


Aurkezpena asko gustatu zitzaidan, ikaskideek aurkeztutako proiektua, peluxeena, erabat interesgarria iruditu zitzaidalako. Ez nekien eskoletan halako proiektuak lantzen zituztenik.

Lehenengo praktikan didaktikaren ikuspuntutik story birds-en inguruan mintzatu ginen . Web orrialde hau asko gustatu egin bazitzaidan ere, desabantaila asko dituela aipatu beharra dut. Batetik istorioa erabat mugatuta dago; web orriak berak irudiak ematen ditu eta pertsonaia berekin oso irudi gutxi eskaitzen ditu. Beraz sormenerako aukera askorik ez du ematen. Bestetik, ingelesez dago. Gurea ez den hizkuntza batean aritzea hori hobetzeko baliagarria bada ere, zailtasunak ere baditu; azken finean web orrialdeko hitz asko ez ulertzera eramaten gaituelako. Hau guztia kontuan izanda,web orrialde hau lehen hezkuntzan, hirugarren ziklokoentzat soilik aproposa dela esango nuke.

Ondoren calameo  deituriko web orrialdean sartu ginen. Honetan ipuinak sortu daitezke, irteerei buruz idatzi, etab. Amaitzeko, liburuak jeisteko orrialde batean aritu ginen. Nik ez dut asko irakurtzen normalean, beraz azkeneko web orrialde hau niretzat ez da oso baliagarria. Gainera irakurri egiten dudanean, nahiago dut liburu originala esku artean izatea.